<zerbitzuak> |
 |
PRESTAKUNTZA
Bitarteko agintarien prestakuntza, drogen kontsumoarekin zerikusia duten arazoak eztabaidatzeko komenigarritasunari buruz langileak sentsibilizatzea, langile talde bat osatzea tabakozaletasuna uzten laguntzeko... enpresan ezar daitezkeen prestakuntza ekintzen adibideak dira horiek. Prestakuntza programei buruzko edozein kontsulta: prevencion@edex.es

LAGUNTZA TEKNIKOA
Profesional kualifikatuen talde batek aholkularitza eskainiko du lantokietan drogamenpekotasunen arazoari aurre egiteko plan integralak egin, diseinatu eta ezartzeko. Zerbitzu honen prozedura eta kostuei buruzko beste edozein informaziorako idatzi hona: prevencion@edex.es

DROGOLAN LIBURUTEGI DIGITALA 
Web honetan drogamenpekotasunekin eta lan eta enpresa arloarekin zerikusia duten agiri digital aukeratu batzuk eskaintzen dira. Edozeinek erabil ditzakeen agiri eta argitalpen digitalak dira eta drogolan.net-ek batu eta sailkatu ditu web honen erabiltzaileen esku jartzeko.

DOKUMENTAZIO ZENTROA 
Web honetan drogamenpekotasunekin eta lan eta enpresa arloarekin lotutako argitalpenen zerrenda dago ikusgai. Argitalpen horiek berez Edex kolektiboaren Dokumentazio Zentroan daude, egoitzan sailkatuta eta gordeta. Argitalpen horiek kontsultatu eta mailegatzeko edo Dokumentazio Zentroko erreprografia zerbitzuak erabiltzeko, Zentroko erabiltzaile gisa erregistratu behar da.

LIBURUDENDA 
Argitalpenen eta zenbait baliabideren aukeraketa bat dago, drogamenpekotasunen arloan prestakuntza eta informazioa eskaintzeko eta sentsibilizazioan laguntzeko. Material hori enpresetan drogamenpekotasunei aurre egiteko jarduerak garatzeko, aldian aldiko kanpainetan edo plan iraunkorretan laguntzeko eta legezko drogen eskaintza gutxitzearekin eta enpresaren barruan kontsumitzeko aukerak gutxitzearekin hartutako erabakiak sendotzeko lagungarri izatea da gure asmoa.

AZKEN BERRIAK 
Drogamenpekotasunen eta lan eta enpresa arloaren arteko loturari buruzko berrien sekzio dinamiko honek erabiltzaileen esku jarriko ditu arlo honetako azken berriak. Sekzio honetan argitaratutako azken berriez gain, erregistro historiko bat dago, bilaketa sistema batekin, azken urtean argitaratutako berri guztien datu basera sarbidea eskainiz.

INFO-DROGOLAN BOLETINA 
Hilero-hilero, posta elektronikoaren bidez banatzen den berrien laburpen bat argitaratzen da, azken hogeita hamar egunetan gertatutako nobedadeak jakinarazteko. Boletin honen harpidetza doan eta berehala egiten da, eta, era berean, edozein unetan eska liteke harpidetza bertan behera uztea ere. Halaber, gaur egunera arte argitaratutako zenbaki guztiak biltzen dituen artxibo bat dago eskuragarri.
|