<jarduteko modua>

ALDEZ AURRETIKOAK

Batzuetan, drogen arloan ezer ez egiteko ematen diren arrazoiek errealitatea ez dela ondo ezagutzen erakusten dute. Hona hemen ematen diren arrazoi horietako batzuk:

"Hemen ez dugu arazorik". Drogak gizarteko errealitatearen zati bat dira, eta hori ez da geratzen enpresako ateetatik kanpora.

"Ez da lehentasuna duen gaia". Osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duen gai garrantzitsu bat da, eta eragin handia dauka enpresako bizitzan.

"Programa bat abian jartzeak itxura eskasa emango luke". Kontrakoa gertatzen da, gai honetan politika zehatza eta gogotsua duten enpresei izen ona ematen baitie.

"Zaila izango litzateke inbertsio hori justifikatzea". Gaiari ihes egitea izango litzateke benetan ulertzen zaila, jakinekoa baita enpresarentzat zenbateko kostua duen langileek drogak neurriz kanpo hartzeak.

"A zer lana sindikatuak konbentzitzea". Sindikatuak gaiaren inguruko ekarpen interesgarriak egiten ari dira. Zigortzearekin zerikusirik ez duten jarduerek, lankidetza eta koordinazioa gogoan izanda burututakoek, errazagoa egingo dute sindikatuen konpromisoa.



 

Arazoa benetan hor dagoela onartzen dugunean hasiko gara zerbait egin ahal izateko ateak zabaltzen