<gertakaria mugatzea>

ENPRESETAKO DROGA-KONTSUMOA

Tabakoa, alkohola eta kanabisa dira langileek gehien kontsumitzen dituzten drogak.

1. Taula Ohiko kontsumitzaileak
Drogak Biztanleak orokorrean%* Langileak%**
Alkohola (>50 c.c.) 8,7 12,3
Tabakoa 30,5 47,3
Kalamua 8,7 8,3
Lasaigarriak 13,9 5,8
Kokaina 1,1 1,6
Sintesi drogak 1,0 0,8
Anfetaminak 1,1 0,6
Heroina 0,1 0,1
Aluzinagarriak 0,4 0,4
Arnastekoak <0,1 0,2
Iturriak:
* Euskadi eta Drogak 2008. Droga Gaietako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
** FAD. Drogen eragina lan munduan, 2001.


 

Ikusten denez, langileen artean alkohol eta tabakoaren kontsumoa gizartean oro har dagoen kontsumoa baino nabarmen handiagoa da. Tabakismoa eta alkoholaren gehiegizko edatea dira Espainiako enpresak aurre egin behar dituen arazo nagusienak.

Euskadiko kontsumoaren datuak Drogei buruzko Plan Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak bere “Drogei buruzko etxez etxeko inkesta 2007-2008” izeneko txostenean emandako datuekin alderatuz gero, zera ikus dezakegu:

Tabako eta Kalamu kontsumo maila Euskal Autonomia Erkidegoan estatuko beste edozein lekutakoa baino txikiagoa dela.
Heroinaren, eta kokainaren kontsumoa antzekoak direla inkesta bietan..
Alkoholaren kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako beste edozein lekutakoa baino handiagoa dela.
Euskadin, anfetaminen eta estasiaren kontsumoa gainetik daude (5 aldiz gehiago eta bikoitza, hurrenez hurrre), baina haluzinagarriak proportzio berdinean kontsumitzen dira.

ENPRESAN DUEN ERAGINA

Langileen iritzia


 
 

Alkohola kontsumitzen duten langileen %12,5ak adierazten du modu bateko edo besteko ondorioak dituela alkohola kontsumitzeagatik (dela osasunean, dela familian, harremanetan e.a.). Era berean, beste droga batzuk kontsumitzen dituzten langileei dagokienez, %15,7ak onartzen du izan duela ondorioren bat kontsumo horren eraginez.


Langileen gehiengo handi batek (%71,9ak) alkohola eta legez kanpoko drogak lan-mundurako arazo handia direla uste du. Eta hori horrela dela esateko, ondorengo arrazoiak aipatzen dituzte:

%34,2,6ak ezagutzen ditu gehiegi edan edo beste droga batzuk hartzen dituzten lankideak.
%40,4ak uste du egoera horrek langileen egoera fisikoari eta osasunari kalte egin diezaiokeela, lanean istripuak eragin edo gaixotasunak izateko arriskua sortzen delako.
%29,6aren ustez, enpresari zuzeneko kalteak eragin diezazkioke egoera horrek, ekoizpena gutxitu eta absentismoa areagotzea ekar dezakeelako.
%28,7aren ustez, giro txarra eta arazoak sortzeko arriskua egon daiteke, harremanak gaiztotu, zigorrak jarri edo jendea kaleratzea ekar baitezake horrek.

Zuzendaritzakoen iritzia

Espainiako enpresetako zuzendaritzetan alkoholaren edo beste droga batzuen kontsumoaren eta laneko instripuen arteko lotura handia dela ikusten dute.

2. Taula Kontsumoaren eta absentismoaren arteko lotura
Lotura Beste droga batzuk Alkohola
Handia %54 %40
Neurri batean %31 %46
Txikia %6 %7
Bat ere ez %4 %3
Ez daki / Ez du erantzuten %5 %4
  %100 %100
Iturria: CC.OO Espainiako enpresek alkoholaren eta beste droga batzuen aurrean duten jarrera. 2006.


ENPRESEN JARRERA

Arduradunak

 
 

Enpresen %51ak drogen gaia aztertu beharra izan du, baina ehunekoak ez dira berdinak enpresaren langile-kopuruaren arabera (oso handiak direnen %78ak eta handiak direnen %63ak aztertu du gaia). Kasu gehienetan sortutako ardura hori enpresan izandako arazo zehatz batzuen ondorioz sortu da. Enpresa guztien %20ak modu bateko edo besteko neurriren bat hartu du drogen gaiaren inguruan (hau da, gaiaren gaineko gogoetaren bat egin zutenen %62ak), baina orokorrean unean uneko ekintzak izan dira.


Enpresako aurreikuspen-zerbitzuak


Enpresetako aurreikuspen-zerbitzuen %59ak noiz edo noiz heldu izan dio drogaren gaiari, eta horien %91k modu bateko edo besteko ekintzaren bat eraman du aurrera, baina orokorrean unean uneko ekintzak izaten dira

Langileak

Langileek sarritan proposatu ohi dute drogen inguruko ekintzaren bat burutu beharra, baina %26,9ak bakarrik dio bere enpresan era bateko edo besteko ekintzaren bat burutu denik. Lehentasuna bi jarduera moduori ematen diote:

Langileei informazioa eta prestakuntza ematea.
Kontsumoarekin lotuta dauden arazoak dituztenak espezializatutako zentroetara bidaltzea.

Segurtasun eta osasunerako batzordeak / Prebentzioko ordezkariak

Sindikatuen %46a aldiren batean alkoholaren edo gainontzeko drogen arazoaz arduratu da.