Drogekin zerikusia duten arazoek gizartearen eta
erakundeen erantzun gogotsua eragiten dute gaur egun.
Gizarteak gutxika-gutxika bere egin ditu mobilizazio horren alde gizartean
zabaltzen eta barneratzen joan diren mezuak (esate baterako, "denon
artean hobeto", eta antzeko mezuak). |
|||||||||||
![]() |
Gure gizartea gai honen inguruan nola ari den ikusteko ikuspegi orokor bat hartuko bagenu, honela ikusiko genituzte ematen dire urratsak:
ENPRESA: JARDUERA-EREMUA Lan-munduak ezin zuen aipatzen ari garen gizarteko dinamika horretatik kanpora egon, azken batean herritarrak baitira enpresa osatzen dutenak, enpresariak direla, gerenteak, tarteko agintariak edo langileak. Herritak horiek lan-munduan beren arduren, beren konpromisoen... eta baita beren droga-kontsumoaren erakusle ere badira. Izan ere, drogak ez dira enpresako ateen kanpoko aldean geratzen; atea ireki eta barrura sartzen dira, eta dituzten ezaugarri bereziekin lan-mundua ere harrapatzen dute.
Beraz, aparteko gunea da drogamenpekotasunekin
zerikusia duten jarduerak aurrera eraman ahal izateko. |
||||||||||
Beste alde batetik, saihestu
ezina da fenomeno horrek laneko giroa "kutsatzea".
Egoera horren ondorioz, arazo edo iskanbilak sortzen dira enpresa barruan
erre edo ez erre erabakitzeko orduan, eta modu batera edo bestera irtenbideren
bat aurkitzen saiatu behar izaten da, ez dadin gatazka bihurtu modu positibo
batean konpontzeko modukoa dena.
|
![]() |
||||||||||
![]() |
Drogak modu desegokian hartzeak, bai lanorduetan hartzen direlako edo lanorduetatik kanpora hartuta ere enpresan eragina dutelako, norberaren edo pribatua deitzen dugun eremua gainditu eta enpresa osoko bizitzan izan dezake eragina. LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEKO LEGEA
|
||||||||||
Horren ostean, enpresariak arriskuei aurrea nola hartuko dien zehazten du, hau da, "beharrezkoak diren neurri guztiak hartuta...", "... ondorengo arlootan: arriskuak ebaluatzea, informazioa, kontsultak eta langileen parte hartzea eta prestakuntza...". |
![]() |